miércoles, 14 de marzo de 2012

IRALE 2012/2013


 IRALE 2012/13  DEIALDIA

Martxoaren 12tik 23ra egin dezakezue 1. deialdiari dagokion izen-ematea. Deialdi honetan, irakastordu barneko ikastaroak (irakasle finkoentzat) eta irakastorduz kanpokoak (irakasle finkoentzat zein ez-finkoentzat) arautzen dira.

Kontuan izan aurten izen-ematea online egitea daukazuela. Online egin ezin duzuenok zoazte, mesedez, Hezkuntza Ordezkaritzara, bertako Euskara Atalera, eskabidea ohiko moduan (eskuz) egitera.
Ikastaroei buruzko informazioa (ezaugarriak, helburuak, datak...), izena emateko orria eta bestelako xehetasunak eskuratzeko, jo webgune honetako “IKASTAROAK” atalera.
IKASTAROAK: ( http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/formacion)
Bi deialditan arautuko da IRALE programaren 2012-2013 ikasturtea.

Lehen deialdia Aurkezpen Txosten honek arautzen du; bigarrena, berriz, 2012ko maiatzekoak. Martxoko deialdi honek ikastaro hauek xedatzen ditu:
a) Irakastordu barneko ikastaroak, irakasle finkoentzat: U1, U2, U3, Z, 3000, 4000, 5000 eta R ikastaroak (R300, R400, R500, R600 eta R700).
b) Irakastorduz kanpoko eta udako ikastaroak, irakasle guztientzat (finko nahiz ez-finkoentzat): A, E, F, H, I eta Q ikastaroak.

Gogoan izan:
* Eskaerak egiteko epea: martxoaren 12tik 23ra
* Eskaerak on-line egin behar dira, egiteko jo toki honetara: www.irakasle.net>irakaslegunea>Administrazio-izapideak>IRALE ikastaroak 2012-2013

Gehiago irakurri edo erantzuteko

No hay comentarios:

Publicar un comentario