jueves, 16 de febrero de 2012

AUTRIGOIAK



Autrigoiek antzinako euskal tribu bat zen, antzinako erromatarrek Hispania deitutako lurraldeko iparraldean aurkitu zuten tribuetako bat osatzen zuten, kantabri eta karistitribuen artean kokatuak.


Haien lurralde historikoa gaur egungo Kantabria, Burgos,Bizkaia, Araba eta Errioxak osatuko lukete. Zaila da esatea lurraldea zehazki zein den, alde batetik informazio-iturrien ezagatik eta bestetik autrigoi bezalako tribuek haren historian zehar gudak eta beharren arabera mugitzen zirelako.Erromatar konkistatzaileen izkribuak dira gure informazio-iturri ia bakarra: Estrabonen Geographican ez dira agertzen (batzuen ustez allotrigi deitzen zituen arren). Beste historialariek, Pomponio Mela edo Plinio Zaharra, barnealdean kokatzen dituzte, Burgosko iparraldean (Briviesca aldean). 77urtean, Plinio Zaharrak autrigoien hamar hirien artean Tricioedo Tritium Autrigonum eta Briviesca edo Virovescaautrigoien hiriburua zerrendatzen zituen. Klaudios Ptolemaiosek berriz, Ason eta Nerbioi ibaien artean kokatzen zuen.



Bere hiri nagusiak honako hauek ziren: Uxama Barca (gaurko Burgosko El Burgo de Osma); Virovesca (oraingo Briviesca baita ereViruesca, Virdubesca, Vuruesca Klaudios Ptolemaiosek deitua edota Virivesca Plinio Zaharrak deitua); Segisamunolum (gaurkoBurgosko Cerezo de Rio Tiron, Zaragozatik Astorgaraino galtzadan); Tritium Autrigonum (barduli, karisti eta autrigoien arteko mugan); eta kosta partean, Portus Ammanus (geroko Flaviobriga erromatarra). Flaviobrigaren - Klaudios Ptolemaiosen ustez, autrigoien hiriburua- kokapena ere eztabaidatua izan da, gehienek gaurko Urdialaitz dela uste dute baina batzuk Bilbo edo Portugalete izan daitekeela esan dute. Arkeologiak Urdialaitzen alde egiten du. Ondorio gisa esan dezakegu Autrigoiek hegoaldean Turmogoak etaBeroiak, ekialdean karistiak eta conisco kantabriarrak mendebaldean zituela.


Historialariek kantabriarrekin, zeltiberiarrekin edo baskoiekin lotura zuten eztabaidatzen dituzte. Lehenengo aburuak ez dauka euskarri handirik, kantabriarren erasoa autrigoi eta turmogoen kontra Kantabriatarren Gudak hasi zuelako K. a. 29 urtean. Batzuen ustez, Goi Erdi Aroan baskoiek baztertuak edo bereganatuak zirela baina ziur asko herri kideen arteko izen lekualdaketa baino ez zen, lekualdaketaren ondorio nagusia gertuko karistien izenaren desagerpena eta autrigoien lurra Bardulia izena hartzea izanda.


Autrigoiak, gertuko tribuak bezala, azaletik erromatartuak ziren, nahiz eta teoria orain dudakoa izan, Flaviobriga Iruña-Veleia edoOiasso bezalako aztarnategiak miatuta. Ziurrenik gertuko Iruña-Veleiako testuetan agertutako aitzineuskaraz hitz egiten zuten. Nahiz eta batzuen ustez tribua aurreindopearra izan, gehienek izatez zeltak zirela uste dute: justu Bavaria-Bohemiatik etorritako lehenengoHallstatt kulturaren hedapenaren zati bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario